XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure oianak (Basoak) Gipuzkoa-ko pago, aritz, piñu ta gaztaiñ geienak, Araba ta Naparro muga inguruetako mendietan dira.

Gaurko baserritar askok, piñudi biurtu dute beren soroen puska-zati bana.

Ala eskatzen bait-du, noski gaur eguneko paper-gintzaren indarrak.

Bestelako arbol-mota guztiak baño, bost aldiz geiago piñu ebakitzen da.

Gipuzkoa-k 75.000 ektarea baso ditu.

Auetatik 47.500 bat e/ piñu, 374 e/ izai, 4.000 aritz, 10.800 pago, 3.300 gaiztain-ondo.

Gañerantzekoa, makal, arte ta zenbait aritz-mota dira.

Abereak Bei asko da Gipuzkoa-n.

Bai bertako, ta baita kanpotik ekarritakoa ere.

Soro-lanerako ta esnetarako izan oi dira beiak.

Ez talde aundiak.

Baserri bakoitzean batzu-batzuk.

Lenago askoz esne geiago biltzen zan Donosti-inguruan, beste aldetan baño; eta baserritarrak berak jeisten ziran esnea saltzera.

Orain, berriz, beste era bat dabil.

Esnea Pasteurizatzeko Etxea sortu da, eta Etxe oni saltzen diote baserrietako esnea.

Donostia-z kanpoan lengo moduan jarraitzen dute.

Ardi geienak, Naparroa ta Araba inguruetako belardietan azi oi dira.

Aralar, Aitzgorri, Elgea ta abar mendietan.

Gaztak, ez asko, Idiazabal aldean egiten dira; eta prezio onak egiten dituzte Gipuzkoa-ko azoka-tokietan.

Gipuzkoa-n 70.000 bei, 55.000 ardi, 9.000 txerri, 2.500 zaldi, 6.600 asto, 312.000 egazti ta 29.500 untxi (koneju) ditugu.

Ibai-arrantza Oso arrantza gutxi egin diteke Gipuzkoa-ko ibaietan.

Millaka lantegi-olak, beren kondarrak bota-ta-bota ari dirala-ta, ez dute gure ibaietan arrai alerik utzi.

Oria ta Urumea ibaietan batez ere.